K.a 239, K.a 164, K.a 86 , K.a 11, 66, 141, 218, 295, 374, 451, 530, 607, 684,760, 837, 912, 989, 1066, 1145, 1222, 1301, 1371, 1371, 145, 141, 145 1682, 1759, 1835, 1910, 1986, 2061.
Hari batek lotzen du dena. Kontatu nahi dena, eta zenbatu ezin dena. Ospakizun handienak ere ez dituzue luzaroan gogoratzen, eta pairatutako sufrimendu guziak ez dira bordatutako tapiz batean kabitzen. Arerioak sortu dituzue, aliatuak bezain bertze. Zibilizazio aurreratuenak ere atzean gelditzen dira noizbait. Unibertsoa aldatzen joanen dela idatzi zuen poetak, jendea ez ordea. Hari mehe horrek eusten zaituzte. Ez diozue bizkarra eman nahi atean ager daitekeenari. Atalasean zain jarraitzen duzue. Eskulturak eraiki dituzue gabeziak ezkutatzeko, granitoan grabatutako hitzak abudo ahaztuz. Begiak irekitzen ikasi zenutenetik, ez diozue zure ingurua behatzeari utzi. Gertu, urrun, dena izan da aztergai. Oraindik ez zarete konturatzen suntsitzeko duzuen ahalmenaz. 150.000 urte izar hurbilenera iristeko. Urrats bakoitzak arrasto bat uzten du denboran. Eternitatearen pisuarekin, argiaren abiaduran. Hau bizitza bat da. Isti mirant stella.