Ilusionismoarekin erlazionatutako ikuskizunak eta proiektuak ekoizten eta banatzen espezializatutako konpainia.
Formatu txikia, ertaina eta handia, jarduera osagarriak eta hezkuntza-proiektuak. Enpresa eta ekitaldi korporatiboetarako ideiak pertsonalizatzen adituak.
Kontakturako pertsona
Odei Domingo Mendiluce
HELBIDEA
Pedro de Ursua kalea, 6BIS 4A – 31014 Iruñea, Nafarroa, Espainia
Ezinezkoa: latinezko “impossibilis” hitzetik, ezinezkoa edo oso zaila dena da.
EZINEZKOAREN LOGIKAn arau bakarra dago, hau da, ez dagoela ezinezkorik. Ordubete baino gehiagoz “ezinezkoa dena egia bihur daiteke”.
Hodeik, formatu handiko ekoizpen bat aurkezten digu, hainbat urte behar izan dituen saio sorta batekin, emaitza original bat lortuz, denok ezagutzen dugun magia klasikoa, sortzen ari den magia modernoarekin bat egiten duena. Ezinezko ihesak, puskatan ebakitzen diren gorputz-atalak edo asmakizun imajinaezinak hasiera besterik ez dira izango.
Hori guztia argitasun ikusgarri batek, argiz, kolorez eta kez beteak, soinu- banda landu batek, eta Hodeiren presentzia eszenikoa, erritmoa eta umorea nabarmentzen dituen eszenaratze batek lagunduta, inor axolagabe utziko ez duena.
Posible denaren eta ezinezkoa denaren arteko muga non dagoen jakiten ausartzen zara?
ILUSIONISMOA
Biran...
Harritzearen Abilezia
SINOPSIS
Hodeiren azken lau ikuskizunetako ideiarik onenak zerbait paregabea lortzeko elkartzen dira, magoen dilema hizpide izango duen ikuskizuna…
Ilusionatzen dute, engainatzen dute? Nork daki?
Inpaktu handiko ekoizpena, saio landuak, ilusio handiak eta joko originalak dituena. Hodei Magoaren umore tradizionala, bere laguntzailearen presentzia eszenikoarekin batera, ordubete baino gehiagoz entzuleak harrapatzea lortuko du, erritmo aldaketez, sorpresaz eta soinu banda landuaz beteriko proposamen batean.
Magian dena ikusi zenuela uste bazenuen, HARRITZEAREN ABILEZIA ikusi ez duzulako da hori.