La Banda

ANTZERKIA ZIRKUA

La Banda teatro circo lengoaia berrien bila inprobisazioa eta ikerketan oinarritzen den konpainia sortzaile da.

Begirada honekin ezarritako moldeak hautsi nahi ditu, ezezaguna zaiguna zeharkatu, bertan murgildu, sakonaren sakonean galdu eta ondoren loratu, hazi eta unibertso propioa sortu.

 

Bere proiektu artistikoetan zirkoa, antzerki fisikoa etamusika elkarrekin bizi dira, narratiba bisuala sortuz. Horren bidez, ikuslearengan lotura eta harridura sortu nahi dute, emozioz beteriko bidai batetan murgilduaraziz.

KONTAKTURAKO PERTSONA

Izaskun Lasarte / Nano Napal

HELBIDEA

TELEFONOAK

(+34) 686 905 970 / 633 658 199

HELBIDE ELEKTRONIKOA

WEB

Biran...

LA BANDA

YÛGEN

Yûgen ekialdeko kontzeptua da, unibertsoaren edertasunaren zentzurik sakonenarekin lotzen gaituena. Gure sentimendu eta pentsamenduen sakonerarekin lotzen erakusten digu pentsamendu honek, hausnarketara gonbidatuz.

 

Bizitzarekiko begirada hau burmuina eta ariamrentzat erregai bihurtzen da, presa eta teknologiak ekarri ohi duen erdoiltzetik ihesi.

 

Ekialdeko kontzeptu honek iradokitako izena duen zirko proposamen garaikidea da gure ikuskizuna.

SINOPSIA

“Zure benetako nortasuna berpiztera gonbidatzen zaituen ikuskizuna”

 


Argitasun eta iluntasun uneetatik igarotzeak bizitzaren berezko bidea erakusten digu. Yûgen gaur egungo gizartearen hormak apurtu eta euren bizitzaren zentzuaren bila bidean aurrera egiten duten hiru arimen topaketa da.

Biran...

LA BANDA

KIMERA

SINOPSIA

“Egiazkoa edo egingarria den ilusioa”

Zamalanetako kaia. Lanean, pasaeran edo bizitza hobearen bila iristen diren pertsonak.
Kimerak egungo gizarteari begiratzen dio, pertsonak handi egiten dituzten gauza txiki horiek zein hauskorrak diren erakutsi nahian. Bidenabar, globala tokikotik alda daitekeela ere erakusten digu.
Pentsarazten digu zergatik joaten ote den hainbeste jende, dena atzean utzita, leku ezezagun, babesgabe eta harremanik gabeko batera; non, hori bai,  etorkizuna nahiz zalantzazkoa eta oso iluna izan, beti izanen baita itxaropentsuagoa jatorrizko tokian baino.
Ikusikizunak dibertigarria eta, aldi berean, hunkigarria izan nahi du. Bertan,  begirada, gorputza, eta trebezia elkartzen dira unibertso berezia eraikitzeko zirraraz beteriko mundu soinudun batean. Lan hau, zirkoaren hizkuntza baliatuz, “Linh jaunaren biloba” -ren antzezpen oso askea da.

Back to top: