Arte eszenikoen azokak aprobetxatzeko tailerra
Azaroak 4, ostirala Ordutegia: 11:00etatik 14:00etara CIVICAN 1. gelan |
Ekoizpen berri bat prestatzen ari gara, baina… norekin lotu nahi dugu? Zein azokatan erakutsi nahi dugu? Eta programatzen ez bagaituzte, joan behar al dugu? Ondo prestatzen gara azoka batera joan aurretik? Zer egingo dugu azokan zehar? Eta amaitutakoan, jarraipena egingo dugu?
Hizlariak:
• Margarida Troguet. Kudeaketa eszeniko kuratoriala. Eduki, komisariatu eta lagun egite eszenikoak. CoNCAko presidenteordea (Kataluniako Kultura eta Arteen Kontseilu Nazionala).
• Abigail Ballester. TTP Kataluniako Publiko Guztientzako Arte Eszenikoen Konpainia Profesionalen Elkarteko gerentea.
PREZIOAK: doan elkartekideentzat// 30 €x 1 ikastaro// 50 €x 2 ikastaro |
Arte eszenikoetako proiektuak kudeatzeko tresna digitalen ikastaroa
Asteazkena, urriak 26 Ordutegia: 09:00etatik 14:30era CIVICAN 1. gelan |
Hizlariak:
• Sara Larripa. Giza baliabideen eta komunikazioaren integratzailea. Sormena eta talentuaren garapena. • Abigail Ballester. TTP Kataluniako Publiko Guztientzako Arte Eszenikoen Konpainia Profesionalen Elkarteko gerentea.
Proposamen honen bidez, eguneroko lana erraztu eta sinplifikatzeko eta denborak murrizteko tresna kolaboratibo, doako eta errazak ezagutuko ditugu. Era berean, jarduera honek eremu profesionalean proiektuak kudeatzeko eta gauzatzeko modu berriak aurkitzeko balio diezagula bilatzen dugu, izaera sortzailea galdu gabe.
Tresna hauetan sakonduko da:
• Miro: taldeak edonoiz eta edonon hurbiltzen dituen elkarlaneko arbel birtuala.
• Trello: proiektuak eta zereginak kudeatzeko tresna. Produktibitatea hobetzeko lan- eta antolaketa-metodologiak ezartzen laguntzen du.
• Slack: talde-komunikaziorako tresna, enpresentzako mezularitza-aplikazioa, pertsonak behar duten informazioarekin konektatzen dituena.
Proiektuak kudeatzeko, lankidetzan aritzeko eta taldean lan egiteko, dokumentazioa bihurtzeko eta abarrerako oso erabilgarriak diren beste orrialde eta aplikazio batzuei buruzko tip-ak ere sartuko dira.
Dirulaguntza: